XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...), pistola eskuan).
(Atea zabaldu eta oihu handi bat entzuten da, Andrearena.
Biak sartzen dira).
ANDREA. - Oi, oi!.
PETRONILA. - Lasai, andrea.
Pistola hau lapur horreri kendu diot.
ANDREA. - Lapurra etxean?.
JAUNA. - Bai.
ANDREA. - (Senarrarenganantz) O!.
Zorionez etxean egon zara lapurra etorri denean eta gaizkilea menperatu egin duzu!.
O!. Etxea salbatu duzu!.
Zein senar heroikoa dudan!.
Zein kementsua zaren!.
JAUNA. - Baina, ba, ba... nik...
ANDREA. - (Petronilari) Ale, Petronila!.
Utzi ezazu pistola hori sukaldean.
Prestatu ezazu kafe bero eta ondo kargatua nire senarrarentzat.
Zuri zuri eginda ikusten diot aurpegia, lapur beldurgarri hori menderatzeak eman dion lanarengatik.
PETRONILA. - Bai, andrea.
Berehala prestatuko diot kafea.
(Irtetzen hasten da).
ANDREA. - Beroa eta ondo kargatua, e!.